ZINE-LENGOAIAREN OINARRIZKO KONBENTZIOAK/ Lenguaje cinematográfico


NARRAZIO UNITATEAK


SEKUENTZIA: Narrazio unitate handiena da, eszena desberdinetan banatzen da. Argumentu batean gertakizun edo ekintza dramatiko desberdinak biltzen dira. Hauetako gertakizun dramatiko bakoitza sekuentzia bat da.

Sekuentziak hurrenez-hurreneko uneetan gertatzen diren ekintza dramatikoak dira, nahiz eta leku desberdinetan gertatu.

ESZENA: Sekuentzia baten ekintza dramatiko zehatz bat da, denbora eta eszenatoki bakar batean gertatzen dena. Eszena batean gertatzen dena plano desberdinetan banatzen da.

PLANOA: Narrazioaren unitate txikiena da. Kamerak martxan jartzen dugunetik gelditzen dugun arte, grabatzen duen guztia da (“hartze” edo “toma” terminoak ere erabiltzen dira). Segundo batzuk iraun daiteke (telebistako iragarkietan bezala) edo minutu batzuk (zinean bezala erabiltzen de plano sekuentzia bihurtuz). Plano hitzak enkoadratzea ere esan nahi du, hau da bi dimentsioko formatu batean irudikatu nahi dugun horren hautaketa da.

Plano sekuentzia

Plano secuencia en Kill Bill

SED DE MAL Director: Orson Welles

PLANO EDO ENKOADRE MOTAK

Kameraren kokapenak eta hartze distantziak planoa mugatzen dute. Hauek dira garrantzitsuenak:

 

PLANO OROKOR NAGUSIA (Gran plano general o Plano panoramico): Ikuspen orokorra ematen du, lekuaren aurkezpena edo informazio orokorra ematen digu (paisaia zabala, hiri bat, kale batzuk…) Sekuentzia edo eszena bati hasiera zein amaiera emateko erabili daiteke.

PLANO OROKORRA (Plano general): Pertsonaiak mugituko diren inguru zabala erakusten digu. Eszena gertatuko den lekuari buruzko informazio zehatzagoa ematen digu ( plaza bat, kale bat…) Inguruak pertsonaiek baino garrantzi handiago du.

OSOTASUN PLANOA (Plano congunto): Hurbileko eszenatokia agertzen da. Pertsonaiak osoak ikusten dira eta inguruak duen garrantzia bera dute.

PLANO AMERIKARRA: Pertsonaia belauna baino pixka bat goratik bururaino hartuta geratzen da. Bi pertsonaiak ere ager daitezke.

LEHEN PLANOA: Pertsonaiaren burua eta sorbaldak agertzen dira.

LEHEN PLANO HANDIA (Primerísimo plano): Aurpegia edo aurpegiaren zati bat agertzen da.

ZEHAZTAZUN PLANOA: Zati oso zehatza erakusten digu, objektuekin erabiltzen da.

ENKUADRATZE SUBJEKTIBOA: Pertsonaia baten ikuspuntua aurkezteko erabiltzen da. Kamera pertsonai hori dagoen lekuan kokatzen da.

KAMERAREN KOKAPEN EDO ANGELUAK

ANGELU ERTAINA (Angulo medio): Kamera pertsonaiaren begien altueran kokatzen da.


ANGELU PIKATUA: Goitik behera hartzea. kamera pertsonaiaren edo objektuaren goialdean kokatzen da.

ANGELU ZENITALA: Kamera goian kokatzen da, pertsonaiaren ardatz bertikalean bertan.

ANGELU KONTRAPIKATUA: Kamera pertsonaia edo objektuaren behealdean kokatzen da.

KAMERAREN MUGIMENDUAK

PANORAMIKA: Kameraren biraketa da baina lekua aldatu gabe

PANORAMIKA HORIZONTALA: Kamerak eskuinetik ezkerrera edo alderantziz biratu egiten du.

PANORAMIKA BERTIKALA (Basculamiento): Goitik behera edo alderantziz mugiten da. Adibidez, eraikinak erakusteko edo pertsonaia batengan misterioa sortzeko (oinetatik bururaino hartuz).

PANORAMIKA ZEHIARRA: Diagonalean mugituz.

EKORTZEA (Barrido): Biraketa oso arina, ondorioz irudiak ezin dira bereizi.

TRAVELLING: Hasierako kokapenarekiko kameraren lekualdaketa da.

AURREALDEKO TRAVELLING: Kamera objektuari hurbilduz edo urrunduz lekualdatzen da.

ALBOKO TRAVELLING: Kamera geldi dagoen objektuaren albotik lekualdatzen da.

TRAVELLING BERTIKALA: Geldi dagoen objektuaren ardatz bertikala jarraituz lekualdatzen da kamera.

SEGIZIO TRAVELLING: Kamera mugimenduan ari den objektu bati segituz lekualdatzen da.

TRAVELLING OPTIKOA: Zoom objektiboaren bitartez egiten da, objektuari hurbilduz edo urrunduz, baina kamera mugitu gabe.


ESPAZIO DENBORAZKO KONBENTZIOAK

NARRAZIO LINEALA: Gertakizunak orden kronologikoari jarraituz aurkezten dira.

NARRAZIO PARALELOA: Eszenatoki desberdinetan baina aldi berean gertatzen diren bi ekintza dramatiko edo gehiago, film berean tartekatuz aurkezten dira.

FLASH BACK: Narrazioaren orainaldian iraganeko gertakizunak txertatzeko baliabidea da. (adibidez, pertsonaien oroitzapenak aurkezteko)

FLASH FORWARD: Narrazioaren orainaldian geroaldiko gertakizunak txertatzeko baliabidea da.

ERRALENTI: Narrazio denborak egiazko denborak baino gehiago irauten duenean. Ikuslearengan tentsioa eta larritasuna sortzeko erabili ohi da.

RACCORD (Egokitzapena): Eszena bereko plano zinematografikoen arteko ikus jarraitasuna da. Adibidez, plano batean agertzen den pertsonaia bat alkandora jantzita agertzen bada, eta hurrengo planoan alkandorarik gabe agertzen bada, bi plano horien artean raccord eza dagoela esaten da.

ARDATZ SALTOA: Ekintza dramatikoaren ardatza, eszenatokiaren geografia (objektuen eta pertsonaien kokapena) erraztasunez ulertzeko adostu den konbentzio zinematografikoa da. Alegiazko lerro bat da. Arau hau hautsiz gero, hau da, ardatz horren alde batetik bestera salto egiten denean, plano batetik bestera mugimenduaren edo begiraden norabidea aldatuko da. Ondorioz, bat-batean eta zentzurik gabe, lekuz aldatuta agertuko dira pertsonaiak hurrengo planoan. Ardatz-salto honek narrazioa ulertzeko arazoak sortzen ditu.

En la primera imágen esta todo bien, no hay salto de eje, la camara se mueve sin sobrepasar la linea imaginaria. Por el contrario en la imagen que os pongo acontinuación hay un salto de eje como un piano de grande.

IRAUNGINPENA (Fundido): Eszena batetik bestera pasatzeko erabiltzen da. Eszenak eta sekuentziak ixteko ala irekitzeko erabili daiteke.

IRAUNGINPEN KATEATUTA: (Fundido encadenado): Sekuentzia edo eszenen arteko jarraipena adierazteko erabiltzen da. Lehenengo planoaren irudia desagertzen den bitartean, bigarren planoaren irudia pixkanaka-pixkanaka agertuz doa.

OFF SOINUA: Irudiak, soinua ekoizten duen iturria erakusten ez duenean, erabiltzen da termino hori. Jatorri iturria, soinua entzun baino lehen edo beranduago ikusten denean ere termino bera erabiltzen da.

Gehiago jakiteko begiratu:

Glosario de cine

Iniciacion al lenguaje del cine

Media Cine