Sweeney Todd: El barbero diabólico de la calle Fleet****

|
9 Julio 2009 Publicado por patxio | Drama, Fantasia, Musical, Terror | Alan Rickman, Helena Bonham Carter, Johnny Depp, Sacha Baron Cohen, Tim Burton | Aún no hay comentarios
Hemen aurkituko duzu…
Hemen aurkituko duzu hainbat pelikularen datuak: Jatorrizko izenburuak (dakigun bezala, gaztelerazko itzulpenak txarrak baino txarragoak izan ohi dira), zuzendariak, aktore-aktoresak eta ikusleen kritikak. Interesgarriak iruditu zaizkidan filma
k baino ez ditut jarri, noski gustua subjektiboa da, eta iritzi desberdinak azalduko dira film desberdinen inguruan. Baina, nire uste apalean, hemen jarritako guztiek berezi egiten dituzten zerbait dute; beraz, bere osotasunean hartuta, ikustea merezi duten filmak direla iruditzen zait.
Jarritako filmak ikusiak ditut, noski. Ez zait batere bidezkoa iruditzen ikusi ez dudan filma gomendatzea edo honi buruzko iritzia ematea.
Gorago esan bezala, zenbait datu interesgarriak beti jartzen ditut, baita aurkitutako iritziak ere, beti ere nire iritziarekin bat badatozela. Argumenturi buruz berriz, edo istorioaren zehaztasun asko jartzea ez dut gustuko. Izan ere; nire uste apalean, pelikula bat ikusi aurretik, bere argumenturi buruz, zenbat eta gutxiago jakin hobeto.
Garrantzitsuena, inondik ere, pelikulaz ahalik eta gehien gozatzea da, eta horretarako ezustekoak emateko aukera eman behar diogu filmari. Nik behintzat, noizbait, norbait akabatzeko gogoa izan dut, ikusi nahi nuen pelikula bati buruz, honelako zerbait esaten hasten denean: “…ez, lasai, ez dizut kontatuko… azkenean gizajoa hiltzen dela baino ez dizut esango…”
Gaur egungo filmen promozioetarako egiten dituzten “trailer” askok eta askok erabat izorratzen dituzte filmak, gauza gehiegi argitzen baitituzte. Gainera ez dira batere adierazgarriak izaten; hau da, iragarki hutsak izaten dira eta askotan trailer batek izugarrizko itxura ona duela iruditzen zaigu, gero ordea, pelikula ikusi eta huts egiten digu. Edo alderantziz, trailerrak, askotan, ezin baitute pelikula on baten xarma ongi islatu. Honenbestez lagun batek filma bat gomendatuz gero, tentazioak tentazio, ez diot galdetzen: “zertaz doa?” gehienez ere, generoa edo gaia (hitz batez edo bi hitzez). Gero, ea benetan gustuko izan duen. Era honetan, baiezkoaren tamaina ikusteko, erabatekoa edo erdipurdikoa den, alegia. Lagunaren gustuak ezagutzea ere nahiko lagungarria izan daiteke hauexetan, noski.
Dena dela, honetan ere bizitzako arlo askoetan bezalaxe, batzuetan arriskatzea merezi du, ezta?
PATXI















-
Entradas recientes
Blogroll
Páginas
Meta
Archivos
Meta
Categoría Nube
Accion Arte Aventuras Biográfica Ciencia ficción Cine negro Comedia Comedia Negra Comedia romantica Deporte Documental Drama Erotismo Fantasia Historica Intriga Mafia Melodrama Militar Musical Neorrealismo Remake Road Movie Romanticismo surrealismo Suspense-thriller Terror Thriller psicológico Uncategorized Westerm
-
Archivos
- Diciembre de 2009 (9)
- Noviembre de 2009 (4)
- Octubre de 2009 (8)
- Septiembre de 2009 (17)
- Agosto de 2009 (8)
- Julio de 2009 (13)
- Junio de 2009 (17)
- Mayo de 2009 (19)
- Abril de 2009 (20)
- Marzo de 2009 (13)
- Febrero de 2009 (10)
- Enero de 2009 (46)
-
Categorías
- Accion
- Arte
- Aventuras
- Biográfica
- Ciencia ficción
- Cine negro
- Comedia
- Comedia Negra
- Comedia romantica
- Deporte
- Documental
- Drama
- Erotismo
- Fantasia
- Historica
- Intriga
- Mafia
- Melodrama
- Militar
- Musical
- Neorrealismo
- Remake
- Road Movie
- Romanticismo
- surrealismo
- Suspense-thriller
- Terror
- Thriller psicológico
- Uncategorized
- Westerm
-
RSS
Subscripciones RSS
RSS de los Comentarios

